XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ULERMENA Testua ondo irakurri ondoren, saia zaitezte galdera hauei erantzuten: Non kokatzen dira itsaslapurren abenturak?.

Nortzuk eta noiz okupatu zituzten Ameriketako lurraldeak?.

Zergatik nahi zituzten europarrek indioak menperatu?.

Zer hartzen zuten Europarrek Amerikan?.

Zer egiten zuten itsaslapurrek azkar aberasteko?.

Zergatik desagertu ziren itsaslapurrak Atlantikoan?.

Atlantikoko itsaslapurrak desagertu ondoren, bada itsaslapurrik? Non?.

Zergatik dira Nazioarteko Itsas Legeak hain gogorrak?.

Irakurri duzuen testua zer da?: ipuina, berria, arazo bat azaltzen duen testua (esposizioa), biografia, erreportaia, komikia, eskutitza......? Erantzuna arrazoindu.

Irakurritako testuaren zatiak hauek dira: Lehen zer / Arazo-galdera / Sarrera / Itxiera-bukaera / Orain zer.

Baina konturatuko zarenez, desordenaturik daude.

Testua irakurriz, ordena itzazu eta esan nondik nora den zati bakoitza.

Zuri ateratako eskema beste lagunenekin erkatu.

Testu honetan, aurrekoetan bezala, informazioa ematen da, baina kontura zaitez helburua ez dela gauza bat egiten ikastea edo aholkuak ematea edo jasotzea.

Zure ustez, zein da testu honen helburua? Gauza bat egiteko informazioa (prozedura) ematea.

Problema baten azterketa egitea.

Arazorik ez izateko jokabideak azaltzea.

Zure erantzuna azaldu eta zehaztu.

Testu honen narratzailea zein pertsonatan dago?: 1., 2., 3.; sing., plural..

Testua hotz, bero ala epel dela esango zenukete?.

Narratzaileak bere iritziak ematen ditu zuzenean? Begiratu ongi testuan.

Zure ustez, narratzailea piraten aldekoa ala kontrakoa da? Bere zein hitzetan oinarritzen zara hori esateko?.

Guzti honetaz eztabaidatu ondoren esan: Testua objektibotzat ala subjektibotzat hartuko zenukete?.